XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sacksi bere gaixoak osorik interesatzen zaizkio, gizaki oso bezala nahi ditu ezagutu, gizakion funtzionabide mentala nahi duelako ulertu eta uste duelako gure burmuina gai dela, bere atalen bat gaizki dabilenean, behar bezala bete ezin daitekeena bestela konpentsatzeko. Sacksek gainera bere pasioa irakurleari helarazten dio, ongi idatzi eta egituraturiko istorioen bidez, narratzaile on batek bakarrik egin dezakeen moduan.

Istorioan harrapatuta, ohartzen gara nola azken batean geure buruaz ari garen irakurtzen: gure oharmenak nola funtzionatzen duen, nola amets eta memoriaz eginda gauden, gure irudimena zertazkoa den. Esaten digu ametsa nola den zentzuen daturik gabeko kontzientzia eta kontzientzia errealitatearekiko ametsa. Gure irudimena nola den adimenaren egoera eta memoria gure irudimenaren biltegia.

Istorio bakoitza, oinohar bakoitza, galdera bakoitza, ispiluaren zati bat: gure nortasun hautsiaren zatiak. Sacksek aurrean jartzen dizkigu bere gaixoenganako erakusten duen begirunezko maitasunaz, plazerraz irakurri eta eroso hausnar ditzagun.